"IKATZ KALEKO BIZILAGUNAK NAZKATUTA GAUDE"

 ¡¡Ez da harritzekoa!! gutako nork jasango luke astez aste, hilebetez hilabete egoera tamalgarri hau? 

Udal Gobernuaren utzikeria + Tabernarien diru-gosea = Bizilagunen aurkako indarkeria eta babesgabetasunik eza 

Auzo elkarteak gure eta bat egiten dugu ikatz kalean bizitzen ari direnarekin, eta betiere salatu dugun moduan bizitegi eremuak merkatu bihurtzen direnean bizilagunak kaltetzen ditu.

IKATZ KALEKO BIZILAGUNAK NAZKATUTA GAUDE

Alde Zaharreko Ikatz edo Juan de Bilbao kaleak gaueko aisialdirako 10 taberna ditu 100 metro eskasetan. Kaleko bizilagun multzo batek, jasaten dugun zarata, jende pilaketa eta kale-zurrutaz nazkatuta, gure egoera salatzeko, ostegun honetan, martxoak 30, pankartak jarri ditugu honako esloganekin: Atsedenerako eskubidea / derecho al descanso. Zaratarik ez! Ikatzeko bizilagunak oso nazkatuta gaude! ¡Aquí no hay quien duerma! 7 ordu lo! ¡Gobierne quien gobierne el descanso se defiende!

Udalak ez ditu aintzat hartu arau-hausteek eragindako salaketak, hala nola alkohol kontsumo masiboa, ixteko ordutegiak ez betetzea, tabernetako leiho eta ateak irekita izatea, zarata, jabetzaren hondaketa, bizilagunok atarietan sartzeko zailtasunak, irainak, erasoak, etab., hutsaren hurrengoa balira bezala, egoera hobetzeko inongo proposamenik eskaini gabe. Are gehiago, artxibatu egin dituzte, hiritar kexatiak artxibatu nahi dituzten bezala, ikusezin bihurtu, festa giroa zapuztera datozelako.

Kale honen arazoa, Alde Zahar osokoa bezala, bizitegi eremu bat merkatu eremu bihurtu izana da. Ondorioz bizilagunen eskubideak alboratuta gelditu dira interes pribatuen mesedetan eta espazio publikoa usurpatuta bizilagunen behar eta eskubideekin bateraezina den aisialdi eredu bat bultzatzen duten enpresa partikularren onurarako.

Udal ordezkariekin -haien artean, noizbait, alkatearekin - egindako bileretan bizilagunek ez dugu inolako proposamen zehatzik jaso arazoa konpontzensaiatzeko. Udaletxeak ditu, ordea, egoera konpontzeko behar diren lege, erakunde eta hirigintza tresna guztiak, baina horretarako borondatea ezinbestekoa da.

Baina Ikatz kaleko eta orohar Alde Zaharreko arazoari heltzeko, ausardia eskatzen du udal opsosizioko indarren aldetik ere. Gai izango ote dira edo ausartuko ote dira bizilagunak defendatzeko mota guztietako interesen aurrean?

Itxaropena dago eta alternatibak daude!

Ikatz Kaleko Bizilagunak

LxS VECINxS DE IKATZ ESTAMOS HARTxS