Nor gara

 

Nor garen:

Donostiako Parte Zaharreko bizilagunen bizi baldintzak hobetzeko ahaleginak egiten dugun auzokideok gara. Zure auzoko bizi-kalitatea interesatzen bazaizu, kolaboratu gurekin eta bazkidetu.

 

2020eko urteko batzarraren erabaki nagusiak:

Zuzendaritza Batzorde berria

  • Lehendakaria, Iñigo Cabañas. 
  • Idazkaria, Esther Uriarte. 
  • Diruzaina, Xabier Arberas.

 

Estatutuen aldaketak

2020ko otsailaren 19an egindako Bazkideen Ohiko Batzarrean Elkartearen Estatutu hauek aldatzea erabaki zen:

  • Zuzendaritza Batzordea lehendakariaren, idazkariaren eta diruzainaren karguetara murrizten da. 
  • Agintaldia lau urtera luzatuko da.
  • Lehendakariordearen kargua desagertu egingo da.
  • Idazkari nagusiaren kargua desagertu egin da, eta haren ahalmenak idazkariak hartuko ditu.

 

Helburuak

  • Berariazko ekipamenduak jartzea proiektu estrategikoak garatzeko.
  • Parte Zaharra Babes Berezi Akustikoko Eremu eta zati batzuk, Eremu Akustiko Aseak izendatzea.
  • Terrazei eta eremu publikoa okupatzeari buruzko ordenantzak aldatzea, gure kaleeta-ko irisgarritasuna errespetatzeko.
  • Mugikortasunaren judizializazioa baloratzea, hotel berriak eraikitzearen ondorioz. Eta biltegien erabilera ostalaritzaren sektorean.
  • Gizarte Etxebizitzaren Plan Integrala.
  • Gure nortasuna, kultura eta, bereziki, euskara babesteko politika aktiboak sustatu.
  • Hondakinak kudeatzeko eredu berria bultzatu.
  • Auzoko eta hiriko beste gizarte-eragile batzuekin herritarrek parte hartzeko eta era-bakiak hartzeko esparruak bultzatzea.
  • Udal gobernuari eskatzea ordenantzak bete ditzala, kontrola, ikuskapena eta herrita-rren salaketei erantzutea.
  • Parte Zahar osorako Plan Berezia, auzoko alde guztiei eragiten dieten arau, ordenan-tza eta plan guztiak bilduko dituena, bere helburuen erdigunean biztanleen babesa ja-rriko duena eta maila guztietan ongizatea lehenetsiko duena.

 

Jarduera

  • Auzo-ereduari buruzko eztabaida abian jartzea.
  • Auzoko gizarte-eragile guztien artean lan-esparru komuna finkatzea.
  • Auzoko batzarra aktibatzea, auzotar guztiei eragiten dieten erabakiak hartzeko orga-no aktibo gisa.
  • Bazkideen partaidetzari elkartearen jardueretan bidea eman.
  • Bazkide gehiago erakartzea.
  • Gure arazoen errebindikazioak eta konponbideak etengabe eta era askotara kale-ratzea.
  • Parte Zaharraren Eguna antolatzea, auzo gisa dugun memoria berreskuratzeko, egun-go egoerara nola iritsi garen aztertzeko eta nahi dugun auzorantz urrats zehatzak egi-teko. Helburu horrekin lan egiten dugunon jarduera, erakusketa eta eztabaiden espa-rruan.

 

COVID-19 garaian, lanean jarraitzen dugu

2020a, ia osorik, eta 2021a seinalatuta egon dira, birus madarikatua dela eta. Ustekabeko egoera horren aurrean, gure erreferentzia eta segurtasun guztiak hankaz gora geratu ziren.

2020ko otsaileko ohiko batzarrean adostutako helburu gehienak ezin izan ditugu gauzatu. Auzotarren batzarra, auzoko beste agente batzuekin burutu beharreko lan komunitarioa edo “Auzoaren eguna” dira, besteak beste, auzolanean egiteke geratu diren konpromisoetako batzuk, ahaztuta ez badaude ere, noski.

Hala ere, hain nabarmenak ez diren, baina garrantzi gutxiago ez duten beste gai batzuetan lanean jarraitu dugu: mugikortasuna, eremu publikoa, plan berezi berria, kutsadura akustikoa, toldoak, etxebizitza turistikoa, etab.

Eta, batez ere, Udalak alarma-egoeraren babesean hartu dituen ohiz kanpoko erabakien (ustez behin-behinekoak direnak) jarraipena egin da. Akordio hauek adi jarraitu beharko ditugu, beste hiri batzuetan (beti okerrena kopiatzen da) salbuespena arau bihurtu nahi baita.

Horrez gain, elkartearen barne-funtzionamendua eta Parte Zaharrean dugun rola birpentsatzeko ere baliatu dugu behin-behineko egoera hau.

Halaber, COVID 19k irakaspen nahiko argiak utzi dizkigu.

Birusaren ondorioak nabarmenagoak izan direnean, guztiok ikusi ditugu zerbitzu publikoen gabeziak: hezkuntza, adinekoen zaintza, osasuna, anbulatorioetako oinarrizko arreta, langilerik eza, hitzorduen atzerapena, etab. Eta hori guztia ez da profesionalen erruz izan.

Inprobisazioaren, bete ez diren promesen, propagandaren eta abarren lekuko izan gara. osasuna pribatizatzen duen eredu baten urritasunak estaltzeko, adinekoen zaintza, etab. ia dena.

Baina beste ikasgai batzuk atseginagoak izan dira. Elkartasun sarea, laster antolatu zena konfinamenduan bizilagunen beharrei aurre egiteko edo, duela gutxi, kalean bizi direnei elikagaiak bermatzeko sortu dena. Inguruko jende askoren pobreziaz ohartu gara, etxebizitza batzuen pilaketaz, eta hobeto sumatzen dugu zahar askoren bakardadea.

Oraindik ez dakigu noiz izango den pandemiaren ondorengo aldia. Baina badirudi argi dagoela auzoan lana berrasmatu eta antolatu beharko dugula, ikuspegi zabalago eta berrituagoarekin, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea sortzera bultzatu gintuzten helburu nagusiak konpondu gabe jarraitzen baitute.