Udalak 5 urte hauetan kobratu ez dituen tasek 227.000€-ko galera ekarri diete donostiarrei.
Parte Zaharrean Bizik Udalari tramankulo horiek ateratzeko baimena duten merkataritza establezimenduen zerrenda eskatu zion. Jakin nahi genuen zer atera dezaketen kalera, nortzuek atera dezaketen eta zenbat ordaintzen duten horregatik.
Informazio Publikoa Eskuratzeko Euskal Batzordeak Udalari informazioa bidaltzeko epea emanez hartutako erabakiaren ondoren, elkarteak informazio hori eskuragarri izan du.
Dokumentua irakurri ondoren, harridura izan da nagusi, Udalak onartutako ordenantzaren ez-betetze maila erabatekoa delako: Udala ez da kobratzen ari ordaindu beharreko tasa.
Albiste osorako esteka.
https://partezaharreanbizi.eus/files/documents/2024/bf357de8dfc806088592bb8e25095b6dno-cobro-de-tasas-ocupacion-espacio-3pdf.pdf |