Zeuk Erreklamatu

 

"Auzoa, gure auzoa", gure elkarteak 2020an egindako gida.

 

Gida MULTIBLOG berriaren azalean dago eskuragarri; pertsonen, jarduera ekonomiko eta komertzialen eta Donostiako Udalaren arteko bizikidetza arautzen duen (orain arte eta teorian) oinarrizko eta legezko araudiari buruzko informazioa emateko; Alde Zaharrean pairatzen ditugun arazo gogaikarrienei buruz dihardu eta, azaltzen du ez-betetzeren bat gertatuz gero, nola jokatu behar dugun.

 

Donostiako Udalean udal ordenantzak betetzen ez dituztenei salaketa jartzeko jarraibide orokorrak

Deia egiten dizuegu Alde Zaharrean bizi zareten eta zuen eskubideak urratuta ikusten dituzuen pertsona guztiei ekimena hartzeko eta gure bizi-kalitatea eta gure auzoarena hobetzen saiatzeko Udalean zuen salaketak jartzeko (tabernetan edo kalean sortzen den gehiegizko zarata edota zaborren, zamalanen, irisgarritasunaren, mugikortasunaren edo etxebizitza turistikoen inguruan, etab. izan lizentziak gaizki erabiltzeagatik edo udal-ordenantzak ez betetzeagatik).

 

Zuen esanetara gaude beti, alderdi horiekin lotuta behar duzuen horretan laguntzeko.

 

Zure erreklamazio edo salaketa jartzeko orria esteka honetan klik eginez honetatik deskargatu ahal izango. Betetakoan Udaletxean, erregistroan, entregatu behar duzue.

 

Eskaera bakoitzak salaketa-arrazoi baterako balioko du eta, soilik, gutxieneko datu pertsonalak bete beharko dira testu-koadro urdinetan. Ordenagailu pertsonalik edo inprimagailurik ez baduzue, jarri harremanetan elkartearekin, eta inprimatutako dokumentua emango dizuegu, eskuz bete dezazuen.

 

Donostiako Udaleko arduradunekin eta Udaltzaingoarekin egiten ditugun bileretan zuen salaketaren jarraipenaz gu arduratzea nahi baduzue, erregistroan aurkeztu duzuen idazkiaren kopia guru helarazi ( posta elektronikoz partezaharreanbizi@gmail.com helbidera bidaliz, edo esaiguzue geratzeko, eta guk eskura jasoko dugu). Azken pausua hau )kopia guri ematea, alegia) ez da derrigorrezkoa. Egin ezazue geuk salaketaren beri izan eta jarraipena egin deagun nahi baduzue bakarrik. Hala bada, ezinbestekoa da bidaltzen diguzuen mezuan honako testu hau jartzea:

"Nire salaketaren kopia honekin eta mezu honekin batera, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteari baimena ematen diot nire datu pertsonalen eta Donostiako Udalean jarri ditudan salaketen kopia bat izateko, haien egoera kontsultatu ahal izateko", 

Datuak Babesteko Legea betetzeko beharrezko formula da. Eta bidaltzen diguzuen lehen salaketarekin bakarrik egin beharko da.

Salaketa eskura ematen badiguzue, dokumentu bat sinatuko duzue testu berarekin, Datuak Babesteko Legea betetzeko. Datu pertsonalak zaindu egingo dira, ez dira beste ezein helburutarako erabiliko, eta ez dira inola ere argitaratuko; salaketaren jarraipena egiteko edo prozesu judizialetan baino ez dira erabiliko.

 

Salaketak honela egin daitezke:

  • Telematikoki, baina horretarako B@kQ ziurtagiri digitala lortu behar da. Izapideak ESTEKA honen bidez egin daitezke.
  • Herritarraren Postontzian.
  • Edo, bestela,  UDALINFOren bulegoetan entregatu  (oraingoz, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da):
    • Easo 41. 09: 00-14: 00
    • Morlanseko biribilgunea, 1. 09: 00-14: 00/16: 00-18: 00 (uztaila eta abuztuan goizez bakarrik)
    • Arroka plaza, 5. 09: 00-14: 00

Telefono bidezko arreta 010 eta 943 481 000 zenbakietan eskaintzen da. 09: 00-14: 00/16: 00-18: 00, astelehenetik ostiralera.