SENRA ZAHARREAN TABERNAKO SUTEAREN ONDOREN

Auzo Elkartean oso kezkatuta gaude Senra Zaharrean tabernako sukaldean izandako sutearen ondorioetaz.

Segurtasun-baldintzak kontrolatzen direla esango digute, baina ez gara horretaz fidatzen. Elkarteak 14 sute zenbatu ditu: Ganbara, Txuleta, Txalupa, Sirimiri, Atari, Portaletas (2 aldiz), Anbigu, Haizea, Tiburcio, La Colchonería, Astelena, Janito Kojua, Senra Zaharrean (2 aldiz). Udalak benetan egiten al ditu kontrol egokiak?

Udalak betebehar batzuk ditu jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei dagokienez, eta horiek betetzea eskatzen dugu:


Ostalaritza-establezimenduetako sukaldeetan egiten diren kontrolak tramite hutsezkoak ez izatea, araudiak dioenaren araberakoak baizik.
Gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsutzat jotako jarduera guztiak zorrotz kontrolatzen hastea.
Auzoan dauden biltegiak lehenbailehen kontrolatzea, legez kanpokoak itxiz eta baimena dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.                  


           Lasai egon gaitezke Parte Zaharrean bizi garenok?

ANTE EL INCENDO DEL BAR- SENRA-SUTEAREN ONDOREN

 
 


-