2022. urtearen amaieran, Sarriegi plaza berriz urbanizatu zen, eta Danborradari dagoen monumentua 10 bat metro inguru atzeratu zen plazaren erdialderantz. Gune hori, monumentuaren kokaleku berritik San Juan kalera doana, irekita geratu zen eta bertan hiru banku eta iturri publiko bat jarri ziren.

Behin eta berriz, banaketarako ibilgailuek hartu zuten espazio hori, bai aparkatzeko, baita maniobrak egiteko ere. Hori arriskutsua zen, eta eseri nahi zuenak ezin zuen erabili.

Era berean, artisautza postuak jartzen hasi ziren igande eta jaiegunetan, Sarriegi plazako  espazio ireki horretan sartuz eta eserlekuak eta iturri publikoa erabiltzea eragotziz.

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak idatzi bat bidali zuen Udalera maiatzaren 12an, gertatutakoa salatzeko eta kontrola zezan eta hori saihesteko neurriak har zitzan eskatzeko.

Abuztuaren amaieran gaude, eta lurzoruaren bidegabeko okupazioaren arazoa konpondu egin da. Udalak bi banku gehiago eta, ibilgailurik ez sartzeko, zutoin bat jarri du horien artean. Hiru hilabete baino gehiago igaro dira, denbora gehiegi sortu behar izan ez zen arazo baterako; kontrola izanez ero, jakina.

SARRIEGI PLAZAKO IRUDI GALERIA:

https://partezaharreanbizi.eus/files/documents/2023/1e065c84c1b2dca53232fa159c60e4d7galeria-de-imagenes-de-la-plaza-sarriegidocpdf.pdf